Fibre64 eta THD64 enpresek, baita Aranku, Bergouey-Viellenave, Heleta, Donoztiri, Donamartiri eta Arrosako herrien partaidetzarekin ere, FAI-ko ordezkariek ere bilkura publiko birtuala bat antolatzen dute, heldu den abenduaren 7an. Bilkura horren helburua Pirinio Atlantikoetan zuntz optikoaren hedatzeko xedearen aurkeztea da. Interneten bidezko bilkura publiko horrek, biztanle bakotxari proiektu horren aurkeztea sekuritatezko baldintzetan eskaintzen ahalko du.
Zure herrian zuntz optikoa nola hedatuko denari buruzko galdera berezi batzuk baldin badituzue abenduaren lehena aintzin guri helaraztea galdegiten dautzuegu, helbide honi galdera igorriz:
Galdera hauek ondotik Fibre64 egiturari helaraziak izanen zezte, bilkura publiko horretan gero aipatuak izaiteko.
Bilkura publiko birtuala segitzeko : http://thd64.fr/la-fibre-arrive-a-arancou-bergouey-viellenave-helette-saint-esteben-saint-martin-darberoue-et-saint-martin-darrossa/