Urte hastapen huntan bizi izan duguna ikusita, Besta taldeak, uztaileko lehen asteburuan iragan behar ziren bestak ezeztatu ditu.
Hala ere, nahi ukan dute, uztailaren 4-an, familian edo lagunen artean, Arrosatarrek zikiro tradizionalaren inguruan, elkartzeko parada ukan dezaten « Zikiro Drive » proposatuz.
Arrosatar multzo eder batek erantzun baikorra eman diete, lehenik Besta taldearen sustengatzeko baita ere, asteburu zertxobait alegera baten ospatzeko.
Milesker ainitz Besta taldea bizirik atxikitzen duten gazte guzieri !