Adminiztrazio urratsak

Egoera zibila

Sortze agiri, ezkontza agiri edo heriotza agiri oro e-mailez galdegiten ahal da, ondoko helbiderat idatziz:

Harremanetan sartu Herriko Etxearekin

Diru laguntza eskaera

Diru laguntza bat galdegiteko herriko etxeko idazkaritzarat igorri eskaera orri hau :

2024-ko DIRU LAGUNTZA ESKAERA

Bilaketa genealogikoa

Zure zuhaitz genealogikoa egin nahi duzu? Egoera zibileko liburuari behatzen ahal diozu, Herriko Etxea idekia den tenoreetan. KASU, 75 urte baino gutiagoko egoera zibila (sortzeak eta ezkontzak) ez da kontsultagarria.

Herritarren kondaketa

Herritarren kondaketa baitezpadakoa da. 16 urte betetzen dituen frantses gazte orok desmartxa egin behar du: bere 16. urtebetetzearen ondoko hiru hilabeteko epean, herriko etxerat joan behar da, zerrendan sartua izaiteko (familiako liburuxka eta nortasun agiria eraman). Orduan, zerrendan sartua delako frogagiria emaiten zaio. Frogagiri hori artoski atxiki beharko du, haren kopia galdeginen baitzaio konkurtsoetan, azterketetan, gidatzeko baimenean izena emaiteko.

Bizilagunen kondaketa

Bizilagunen kondaketak Frantziaren eta bere herrien bizilagunen ezagutzeko ahala emaiten du. 5 urte guziz egiten da. Herriko bizilagunen azken kondaketa 2013an egin zen. Ondokoa 2018ko urtarrilaren 18tik 2018ko otsailaren 17rat iraganen da.

Hauteskundeak

2019-ko urtarrilaren 1a-zkioz, hauteskunde zerrendetan izena emaiteko ahalko da urtean zehar. Bizilekuaren frogagiri bat, nortasun agiria eta cerfa n°12669*02 dokumentua eraman behar dira herriko etxera.

Hauteskunde politikoetan parte hartzeko, hauteskunde zerrendetan sartua izan behar da. 18 urteko gazteak zerrendan automatikoki sartuak dira, baldintza batzuen arabera.

Nortasun agiriak eta pasaporteak

Arrosako herriko etxeak ez ditu gehiago nortasun agiri eta pasaporte galdeak hartzen ahal. Pirinio Atlantikoetan, 27 herriko etxek dute galde horien hartzeko behar den tresna. Gure herritik hurbilenak:

  • DONIBANE GARAZIKO herriko etxea: hitzordua hartuz; 05 59 37 00 92
  • Kanboko herriko etxea, hitzordua hartuz; 05 59 93 74 30,

Nortasun agiri eta pasaporte eskaera egiteko inprimakia zure herriko etxean eskatzen ahal duzu. “Aitzin-eskaera” bat interneten betetzea ere posible da, ondoko webgunean: www.ants.gouv.fr, kontu bat sortu ondotik. Hala ere, eskatzaileak herriko etxe baterat joan beharko du, interneten egina izanen duen aitzin-eskaeraren laburbildumarekin edo zenbakiarekin, bai eta behar diren bertze dokumentuekin.

Lurraldetik ateratzeko baimena

Bere buraso batekin ez den adingabe batek ezin izanen du, baimenik gabe, herrialdetik atera. Lurraldetik ateratzeko baimena inprimaki bat da (cerfa n°1566*01). Ondoko webgunean telekargatzen ahal da: https://www.formulaires.modernisation.gouv.fr/gf/cerfa_15646.do

Bere burasoak gabe bidaiatuko duen haurrak ondoko 3 dokumentuak aurkeztu beharko ditu: bere nortasuna agiria, lurraldetik ateratzeko baimena eta inprimakia izenpetu duen burasoaren nortasun agiri baten kopia.

Nortasun agiriak eta pasaporteak :

Arrosako Herriko Etxeak ez ditu gehiago nortasun agiri eta pasaporte galdeak hartzen ahal.
Pirinio Atlantikoetan, 27 Herriko Etxek dute galde horien hartzeko behar den tresna. Gure herritik hurbilenak:

  • DONIBANE GARAZIKO Herriko Etxea: hitzordurik gabe,
  • Kanboko Herriko Etxea, hitzordua hartuz: 05 59 93 74 30,

Nortasun agiri eta pasaporte eskaera egiteko inprimakia zure herriko etxean eskatzen ahal duzu.
“Aitzin-eskaera” bat linean betetzea ere posible da, ondoko webgunean: www.ants.gouv.fr, kontu bat sortu ondotik.
Hala ere, eskatzaileak Herriko Etxe batera joan beharko du, linean egina izanen duen aitzin-eskaeraren laburbildumarekin edo zenbakiarekin, bai eta behar diren bertze dokumentuekin.

Argibide gehiago:

> Ene nortasun agiria (berriz) egin behar dut

> Ene pasaportea (berriz) egin behar dut

Gidatzeko baimena eta karta grisa :

“Préfectures nouvelle génération” planaren karietarat, Estatuak auto matrikula agirien (karta grisak) eta gidabaimenen emateko molde berriak aipatu ditu.
2017ko azaroaren 1.az geroz, Prefeturako eta suprefeturetako Karta Grisen eta Gidabaimenen zerbitzuak behin betiko hetsiak dira.
Dokumentu horien eskuratzeko desmartxak linean egin behar dira, egunean 24 orenez eta astean 7 egunez, besta egunak barne.

> Gidabaimenenari doazkion egiteko moldeak

> Karta grisari doazkion egiteko moldeak

Lurraldetik ateratzeko baimena :

Bere burasoetarik batekin bidaiatzen ez duen adingabe batek ezin izanen du, baimenik gabe, herrialdetik atera.

Bere burasoak gabe bidaiatuko duen haurrak ondoko 3 dokumentuak aurkeztu beharko ditu: bere nortasun agiria, lurraldetik ateratzeko baimena, eta inprimakia izenpetu duen burasoaren nortasun agiri baten kopia.

> Inprimakia telekarga ezazu: www.service-public.fr

 

> Eskubideen eta Desmartxen gidaliburu osoa : www.service-public.fr