Trukatze gune multimodal baten sortzeko proiektua prestatzen ari da.
Aparkalekuak, auto-partekatze guneak, autobusez itzultzeko guneak baita banku eta berdeguneekilako pausalekuak antolatzea da proiektuaren helburua.
Obrak 2020ko martxo irian hasi behar lituzkete, Akitania Berria Eskualdearen, Mugikortasunen Sindikatuaren, Estatuaren eta Herriaren laguntzarekin.
Bestalde, Mugikortasunen Sindikatuarekin lan bat egina da herrian mugikortasun jasangarria bultzatzeko. Oinez edo bizikletaz mugitzeko bideen antolaketa-aukerak aztertzen ditugu.