Iragan Ekainaren 11az geroztik, Kanbo eta Donibane Garazi arteko TER trenen zirkulazioak berriz hasi dira, 6 hilabetez gelditurik egon ondoan, lur lehertze batek eragin zuen Errobiko uren igotze baten ondorioz.
SNCF sareak- berrantolaketa obra handiak egin eta finantzatu ditu (1,1 milioi euro).
Berrirekitze horren ospatzeko, SNCF Bidaiariak-ek eta Akitania Berriko Eskualdeak promozio-eskaintzak abiatzen dituzte, %30eko beherapena eskainiz hilabeteko harpidetzan eta urteko harpidetzaren 1. hilabetean, bai eta Prezio Ttipiak ere, uda osoan.
Biziki turistikoa den tren-linea horrek Ibilaldiak izeneko udako tarifa abantailatsua eskaintzen du ere, oinezko, bizikletazko eta hondartzarat joateko ateraldientzat, tiketa 8 €-tik goiti joan/jina (egun batez edo bi egunez bali dena) eta gainera, urririk da 12 urtez peko haurrentzat.
TER tiketen saltzea interneten bidez:
ter.sncf. com/Akitania Berria eta Baiona, Kanbo eta Garaziko tren-geltokietako leihatiletan.
Uztailaren 2etik goiti, Itsasuko geltokia berriz idekia izanen da.