G7 Nazioarteko gailurraren antolakuntzak, Miarritzen 2019ko agorrilaren 24tik 26ra, antolakuntza berezi batera bortxatzen gaitu, gertakizun horren karietara manatuak izan diren segurtasun neurrien errespetatzeko.
Hortakotz, SNCFak ez du gehiago trenik geldiarazi behar, Bokale, Baiona, Miarritze, Getaria eta Hendaiako Dunbarriak geltokietan. Horretaz gain, trenik ez du ibilarazi behar Baiona eta Donibane Garazi artean, agorrilaren 23tik, ortziralea, agorrilaren 26ra, asteleheneko 16:00ak arte.
Akitania Berria Eskualdeko Kontseiluak kudeatzen duen “Transports 64” hiriarteko guzien garraio sareak segurtatuko du beraz gure herrirako garraio zerbitzua.
Honetaz gain, Donibane Garazirat doazen bidaiari “beilariak”, Akizeko geltokitik abiatuko den bidezko garraio zerbitzu baten bidez bideratuak izanen dira zuzenean.