Pirinio Atlantiko departamenduko lehentasunezko helburua da, adinetakoak beren etxean ontsa zahartzen laguntzea, eta bakartasunaren kontra borrokatzea.
Gisa horretan, partaidetza bat abiatu da Postarekin, PROXI VIGIE COHESIO dispositiboaren bitartez. Honen helburua bakartasunaren kontra borrokatzea da eta gizartearekilako lotura begiratzea. Dispositibo hau, GIR3 heineko menpekotasun bat daukatenei proposatua izanen zitzaie.
Piatuna berriak hartzen ditu bere itzuli denboran, delako pertsonaren etxera doalarik. Ahulezia edo ez-ohizko egoera batetaz ohartzen baldin bada, departamenduko zerbitzuak jakinean ezarriko ditu. Dispositibo horri dedikatua den departamenduko agentea, dispositibo horretan parte hartzeko identifikatuak izanen dira zerbitzuak deituko ditu, delako egoera horren neurtzeko eta arabera jokatzeko.
Argibide gehiago ukaiteko, Beregaintasun Zuzendaritza dei ezazu 05.59.11.43.91 zenbakira edo email honetara idatz ezazu: