Arrosako herriak urte hastapen honetatik, plazerrekin oinazpiko erreflexologo bat bere jardueretan gehitzen ahal du. Bruno DURRUTY dugu hau. Konkada auzoan hartzen ahal da bere etxetik edo zuek nahi lekura ere hurbiltzen ahal da (etxetara baita lan tokietara ere).
Oinazpiko erreflexologia, baita errelaxazio edo lasaitze teknikak « Amma Assis » bezalakoak edo « Korear Errelaxazioa» dira bere berezitasunak.
Oinazpiko Erreflexologia modernoko teknikak :
William Fitzgerald (1872-1942) bezalako Amerikar eta Europar medikuek abiatu lanen gainean bereziki oinarritzen da. Hauek, oinaguneak baita gorputza osoko sistema eta organo desberdinak elkarri lotzen dituzte, biziki bereziak diren punduen arteko kartografia zehatza bat egituratuz.
Bereziki behatza edo erhi erakuslearekin egiten diren masaje zorrotzak eginez, nerbio seinalea bizkar muinetik iragaiten da eta hartatu behar den sistemarengan badu eragin bat : zuzentzeko informazioak zabaltzea. Horrela, nerbio, hezur, muskular, bihotzeko, linfatikoa, hormona, digestio, harnasartzeko sistemengan eragin bat izan dezake.
Gaur egun, munduan, erreflexologia (batez ere oinazpiko erreflexologia) ospitaleetan, klinika zentroetan, etxeetan erabilia da, onartua den sistema bat bezala baita beste terapia batzuen gehigarri bezala ere (minbizia, haurdunaldia, minak, estreza edo beldurren lasaitzeko, etab.) edo farmakologian erabiliak diren erremedioen ordezkari bezala.
« Amma Assis » teknika:
Bizkarreko, besoetako, lepoko eta buru hezurreko errelaxazio teknika bat da. Ordu laurdeneko ekintza laburrekin pratikatzen da, partikularren etxeetan edo lantokietan lasaitze bat ekartzeko, estreza ttipitzeko.
« Korear errelaxazioa »-ri dagokionez, martxotik goiti hitzordua emaiten dizuegu, osoki horretaz gozatzen ahal izateko.
Bruno zuen entzuteko hor da, zuen ongi sentitzeaz okupatzeko eta zuen bizkortzeko bidean laguntzeko. Erantzunen dizue goizeko 8etatik, arratsaldeko 6’00etara hitzordu baten hartzeko telefono zenbaki honetara deituz : 06.75.86.03.91.