Aldaketak trenen gelditzeetan, Arrosako geltokian

Akize eta Morzenx-en artean diren lanen ondorioz eta TGVen loturak zaintzeko, TER 867307 eta 867310 trenak ez dira geldituko Arrosako eta Bidarraiko geltokietan 2019ko urriaren 20a arte.

Helburua da, ordezkatze molde bat proposatzea bidez (taxiz) Kanbora buruz edo Kanbotik (Kintoa Mugirekin lotura bat sartuz asteazkenetan Arrosan 13:05ean).

Arrosatik abiatzeko edo Arrosara joateko txartel bat jadanik badaukaten bezeroentzat :

Zure taxiaren erreserbatzeko eskertzen zaitugu “Allo TER Nouvelle Aquitaine” deitzea 0 800 872 872 zenbakira (deialdia urririk da) berantenik bezperan 17:00ak aitzin eta larunbateko 17:00ak aitzin igandeko edo asteleheneko erreserbatze batentzat.

 

Etsenplua, Baiona –> Arrosa ibilbidea : abiatzea 11:59ean, Baionan TER 867307arekin, heltzea Kanbon 12:21ean, taxia hartuz 12:26ean Kanbon, heltzea 12:46ean Bidarraiko Noblia zubian edo 12:54ean Arrosan

 

Etsenplua, Arrosa –> Baiona ibilbidea : Abiatzea Arrosatik Baionara buruz 13:00etan taxiz, Bidarraiko Noblia zubitik gaindiko iragaitea 13:08ean, Kanbon iristea 13:25ean. TER 867310ren abiatzea Baionara buruz, 13:35ean.