Mendikleta Arrosan ekainaren 16an : aurten 5 edo 6 ibilaldi Jaran eta Larlan gaindi.
Ibilaldi bakotxaren abiatzea eta heltzea Arrosako plazatik egiten da, eta hor izanen da jan edan hornitze bakarra.
Abiatzea 8:00tik goiti. Nahi duzuen tenorean hasten zireste, nahi duzuen ibilaldiarekin. Ahal bezain bat egiten dituzue, ibilaldi bakotxa seinalatua da.
Herriko plazan beti bezala etxeko hanburgerrak izanen dira baita ere ostatua, musika, bizikleta konpotzekoa, dutxa, kartxer eta giro ona !
Oinezko ibilaldi bat izanen da ere, abiatzea 7:30tik goiti.
Arrosatar guztiak gomitatiak dira herriko plazarat 11:30tik goiti egun goxo bat pasatzeko denek elgarrekin.