Coronavirusaren transmisioa mugatzeko, maska baten eramatea baitezpadakoa izanen da lanbide batzuetan eta garraio publikoetan 2020ko maiatzaren 11tik aurrera, bainan ere denda batzuetan.
Arrossako herriko-etxeak et Euskal Herriko Elkargoak ahal bezain untsa prestatu du iragaiten ari giren denboraldi berezi hau.
- Gure lurraldeko biztanle guzieri 2 maska banatzea erabakia izan da”ateratze berezi epe hori” ezin hobekio prestatzeko asmoz. Gaur egun, maska bat banatuko da pertsona bakoitzeko eta maiatzaren bukaeran bigarren bat.
- Herriaren idazkaritza eta posta bulegoa plexiglasaren babesarekin eta soluzio hidroalkoholiko banatzaileekin hornituta dira ;
- Eskolan, beharrezko segurtasunarekin haurrei ongi etorria emaiteko antolatua da ;
- maska andana erosi izan dira langileentzat eta ahul dauden pertsona guzientzat , baita erreserba baten egiteko behar duenarendako.
- hamar jostun talde batek gure deiari erantzun dio eta gaur egun, kit gisa ukan ginintuen maskak jostan ari dira.
Maska banaketa horiek Herriko etxean eginak izanen dira. Helduden astean, ordu eta egun horietan eskuratu behar dituzu:
astelehena – asteartea – osteguna – ostirala = 10:00 / 12:00 eta 14:00 / 17:00.
larunbata = 10:00 / 12:00 .
Aholkatuak diren distantziak errespetatzeko, sarrera ate nagusitik eginen da eta ateratzea idazkariaren adetik. Gel hidroalkoholikoa zure esku izanen da.
Mugitzen ahal ez direnentzat (adindunak, eri, etabar), banaketa haien etxean eginen da.
Milesker manu horiek errespetatzea.