Oihanean ibiltzean, lakasta batek xixtatua eta Lyme delako eritasunaz kutsatua izaiten ahal zarete (hau da haundiski ezinduragaria den eritasun bat).
Kasu eman kanpoetan ibiltzean :
- Zangoak, besoak eta lepoa estali jauntziekin, galtzen beherak sartu galzerdien barnean
- Ahalaz ez hesietan sartu, eta ez jarri lurrean edo egur eihartuen gainean.
Kanpoan ibili ondoan begiratu ongi zure gorputza.
Xixtatua bazarete lakasta batek, ken zazue lakasta kentzeko tresna batekilan edo bipiltzeko aliketa batekilan, deus pasatu gabe lakastaren gainean, eta gero kutsu-kentzeko bat pasatu xixtatu lekuan.
Lakasta ttipi bat… Eritasun haundi bat :
Lakastek eritasunak ekartzen dituzte, Lyme delakoa eman dezagun.
Tona gorri bat agertzen balin bada berantago beharbada Lyme eritasunaren seinalea da.
Eritasun hori agertzen ahal da ere gripa aire batekilan eta gorputzeko gogordura batzuekilan batere tona gorririk izan gabe.
Artasun gabe lehen bai lehen, Lyme eritasuna oso nabarmengaria izaiten ahal da, juntetako eta ginarteko minberra, fugnak hunkituak, biseako elbarritasuna, akidura haundi bat ekatzen ditu.
Medikurat joan : lehen bai lehen hartu artamendua eta erexkiago da sendatzea.
Sehetasunentzat : www.francelyme.fr
Mail : contact@francelyme.fr