Estatistikaren eta Estudio Ekonomikoen Erakunde Nazionalak inkesta nasai bat darama duela urte andana bat.
Inkesta horrek erakustera ematen du zenbat lagun lanean ari diren, langabezian dauden eta lanean ari ez diren (istudiante, erretretatu,…). Gure europako auzoekilan konparaketa egiten duen tresna bakarra da. Datu bereziak ekartzen dizkigu ere lanbideetaz, emazteen edo gazteen aktibitateaz, lan baldintzetaz eta formakuntza jarraikiaz.
Horretarako, hiruhileko guziz, familia batzu zortean hautatuak dira lurralde osoan. Zoinbaitzu gure herrian kokatuak dira. Familia horiek gutunez jakinean ezarriak izanen dira delako bisitaz eta inkestagilearen izenaz.
Inkestagilea familia horiekin harremanetan jarriko da 2019/10/14tik 2019/11/06ra.
Inkesta horretan parte hartzea baitezpadakoa da. Inkesta horretan bildu informazioak konfidentzialak dira.