Geroz eta oieskeria gehiago ageri dira bilketa guneetan: hondakin zaku edo hondakin trabagarriak maiz edukiontzien ondoan utziak direlako.
Euskal Hirigune Elkargoak, hondakinak legez kanpo uztearen kontra egiteko zigor bat ezartzearen alde deliberatu du berriki. Hau da, bilketa guneetan, edukiontzien ondoan egiten diren legez kanpoko uzteak zigortzeko. Bilketaren zerbitzu publikoaren araudiak, zigor araudibide bat aurreikusi du, horretarako enplegatuak diren Euskal Elkargoko agenteek aplikatuko dutena.
Dispositibo honen helburua da, legez kanpoko uzteek eragiten dituzteen kentze eta garbiketa gastuak ordaintzea .
Elkargoko kontseiluak deliberoz finkatu dituen isunen zenbatekoak:
- Prezioa: 70€ etxe-hondakinak/estalkiak eta kartoiak toki bainemenduetan baina egokiak ez direnetan uzteagatik (bilketa egunak edo tenoreak ez errespetatzeagatik, hondakinak edukiontzi ondoan uzteagatik, hondakinen bereizketa edota araudia ez errespetatzeagatik)
- Prezioa: 120€, araberakoak ez diren hondakin trabagarriak* edo arriskutsuak* uzteagatik (*hondakindegieetan utzi beharrekoak diren hondakinak)
Izan profesionala ala partikularra, hondakin zerbitzuekin harremanetan sar zaitez:
- Zure hondakinak uztearen araberako ekipamenduak eskuratzeko (norbanako gurpildun edukiontziak, ezagugailuak, giltzak)
- Hondakinen murrizketari edo bereizketaren praktikei lotuak diren argibideak ukaiteko
- Bilketaren eta bereizketaren modalitateak ezagutzeko.
Hondakinen Prebentzioa, Bilketa eta Balorizazioaren zerbitzua : 05 59 57 11 80/ dechets.barnekalde@communaute-paysbasque.fr