Latsarriak

Lehen, herri edo auzoalde bakotxean gutienez latsarri bat bazen eta herriko jende kopurua herriko latsarri kopuruari esker estimatzen ahal zen.

Latsarri batzu iturri batetik hurbil eginak ziren, uraren neurrien gorabeherak eta kutsadura gutiago sentitzeko. Bertze batzu erreka baten bazterrean antolatuak ziren.

1851ko otsailaren 5ean egin lege batek, zeinaren helburua higienearen hobetzea baitzen, latsarri ainitzen eraikitzea ekarri zuen.

Herri batzuetan, emazteek latsarriak kitorik erabiltzen zituzten. Bertze herri batzuetan, aldiz, ordaindu behar zuten. Denbora hartan, latsarri publikoek jendearen elkartzeko eta harreman sozialen atxikitzeko ere balio zuten.

Arrosan, kasik 10 latsarri baditugu, herri osoan barreiaturik. Usaian, auzoalde bakotxean bat edo bertze bazen eta batzuetan norbaiten funtsetan ziren, putzu pribatua bazelarik.

1965etik goiti, latsarriak gero eta gutiago baliatu ziren, herrian ur publikoaren sarea ezarri baitzen.