Atalburuak

Linteau Saint-Martin d'Arrossa
Linteau Saint-Martin d’Arrossa

Arrosan, hego-mendebaldeko herri ainitzetan bezala, adibidez Bigorran, Biarnon eta Euskal Herrian, usaiakoa zen zurezko edo harrizko atalburuen apaintzea, marrazkiak zizelkatuz. Marrazki horiek aspaldiko jatorria dute. Helburu magikoa zuten: izpiritu gaiztoen, deabruen eta sorginen urruntzea, etxearen eta bisitarien gerizatzeko. Mendez mende, gauzak emeki aldatu dira eta ikurrek apaindura izaera hartu dute.

Euskal Herrian, biziki ardura, atalburuetan marrazkiak badira, bai eta idazkiak ere. Beraz, lau eginbide baditu: arkitekturazkoa, arkitektonikoa, sinbolikoa eta soziala.

Etxeko jauna eta anderea aipatzen ahal ditu, bai eta etxea eraiki zen edo berriz eraiki zen data ere. Atalburua etxearen izendatzeko eta haren jabe den, han bizi den eta artatzen duen familiaren ezagutarazteko baliatzen da. Familia baino gehiago, etxea da Euskal Herriko funtsezko egitura soziala. (Iturria: “Les amis de la vieille Navarre”)

Atalburu ainitzetan, zakur itxura duen animalia bat ageri da, batzuetan buztana altxaturik. Zizelkadura hori hilerrietan ere ikusten da, disko formako harrietan bereziki. Arrosan, XVII. eta XVIII . mendeetako etxe ainitz badira eta usu atalburu ederrak badituzte.