Arrosa izena Arlausa edo Erlausa izenetatik heldu da, hain segur. Horiek Eiharze auzoaldeko bi etxe ziren, Erdi Aroan. XIII. mendetik goiti aipatuak dira.
Arrosa Erdi Aroko testuetan
Eiharze eta Etxabe auzoaldeetako etxeer buruzko lehen idazkiak Erdi Arokoak dira. Bi auzoalde horiek – orain gure herriko auzoalde nagusiak – Ortzaizekoak ziren orduan, Bidarrai bezala.
XII. mendearen erditsuan jada, Etxabeko San Martin eliza aipatua da, Gaur egun Ortzaizen diren Hortzako San Julien eta Ahaizeko San Bixintxo elizekin batean.
1237-1241ean, Ortzaizeko etxe batzuen izenak idatziz aipatuak dira, hala nola Arlausa (gaur egungo Arrosa etxea, Arrosako herrian).
1347an, Herlauza Juson (Arlausa behere, gaur egungo Arrosan) berriz ere aipatua da. Herlauzako jaunak eta Baigorri Etxauzko andereak auzi bat ukan zuten.
1350-1353an, Karlos II.a Nafarroako erregeari eman beharreko zerga bati buruzko inkesta batek erakutsi zuen Eiharzen 20 etxe bazirela eta Etxaben 10.
1366an, Etxeberri, Arroki, Iribarren, Oheta, Otsamendi, Irumbehere, Iriarte eta Gortairi etxeak zerrendatu ziren Etssabe (Etxabe) auzoaldean, bai eta Erlaussa Juson (Arrosabehere), Ithurralde, Bidarte, Erlaussa Suson (Arrosagaraia), Sagarmendi, Iratzabal, Etxeberri, Uhalde, Oyharbil lo menor (Oiharbilxipi), Iraburu eta Anziarte (Eiharze).
Erdi Aro guzian, Eiharze eta Etxabe auzoaldeetako etxe izenen aipamenak badira testuetan.
Ondoko mendeetan, etxe batzu eraiki ziren, lehengo auzoaldeak baino gorago, eta Baihuntza, Esposa, Satali… auzoaldeak sortu ziren (1775ean, Domingo de Picassarry izeneko gizon bat herriko magistratu izan zen).
Iraultzaren denboran
Saindu izena zuten herri ainitzek bezala, Arrosari bertze izen bat eman zioten iraultzaren denboran. 1793ko (Iraultzaren denborako II. urtea) izen aldaketaren ondorioz, Grand-Pont bilakatu zen. Iraultzaren denbora bururatu orduko, bere lehengo izena berriz hartu zuen.
1790ean finkatu administrazio sarean, Arrosa oraino Ortzaizeko auzoaldea zen, Ortzaize eta Bidarrai biltzen zituen Ortzaizeko kantonamenduan, Donapaleuko distrituan.
Arrosako herriaren sortzea
Arrosako herria XX. mendean baizik ez zen sortu. 1923an, arrakastarik gabe dozena-erdi bat aldiz entseatu ondotik, Eiharze eta Baihuntza auzoaldeak, bai eta Errobiren ezkerreko aldeko lur guziak, Ortzaizetik berexi ziren eta herri bilakatu, Bidarraik 1790ean egin zuen bezala.
Orain, 280 etxe badira Arrosan, hamar auzoalde nagusitan banaturik: Etxabe, Eiharze, Konkada, Esposa, Handieta, Martintoborda, Othebuztan, Baihuntza, Satali eta Igoin.
Arrosatarrak 536 dira (2013ko bizilagunen kontaketa).
Évolution démographique de la commune :
Urtea | 1926 | 1931 | 1936 | 1946 | 1954 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 | 2008 | 2013 |
Bizilagun kopurua | 972 | 894 | 772 | 735 | 690 | 695 | 625 | 511 | 479 | 421 | 442 | 476 | 536 |
Iturriak:
Goyhenetche (M.), Histoire générale du Pays Basque IV : Révolution de 1789, 2002.
Haristoy, Les Paroisses du pays basque pendant la période révolutionnaire, 1895.
Orpuztan (J.-B.) : “Urzaiz”, la vallée d’Ossès en Basse-Navarre, 2002
Recherches généalogiques :
Un travail sur l’histoire de la « Vallée d’Ossès » qui rassemblait les communes de Bidarray, Ossès et Saint-Martin-d’Arrossa, a été mené par Jean-Louis DURIEZ, natif d’Arrossa et son épouse, Marie-France. Ces recherches concernent essentiellement :
- La généalogie générale,
- L’histoire des maisons,
- L’histoire de familles,
- L’histoire des métiers,
ainsi que les principaux faits historiques de la Vallée.
Toutes ces données sont consultables en mairie.