Arrosako Herriko Etxeak enpresa-egoitza bat sortu du Gurea muble-lantegi ohian.
” Gurea enpresa-hotela” izena atxiki dugu ezinbestekoa den tresna honentzat. Izan ere, betetzen ari da: Dema Créations larrukigintza sartu zen 2021eko agorrilean eta aitzineko otsailean, Tobias Guitton Gallet herriko ganibet-egileak bere ganibeta ederren egiteko fabrika leku horretara eraman zuen.
Geroztik, François Christmann jaunak bere zehaztasun handiko mekanika enpresa instalatu du. Ondotik, Goicoechea eltzegileak bere aktibitate-zati bat bertan instalatu du.
Beste bi enpresa berri instalatzen ari dira: Maialen IPARRAGUIRRE dendariarena eta Marion HAAS (Moon Atelier) bitxigilearen fabrika.