Flash info lanak

Geldileku baten eta oinezkoen ibilbide baten antolatzea

Baxenabarre eta Xiberoako Departamendu Batasun Teknikoak, Departamendu azpiegiturak eta Ondare Zuzendaritzak, segurtasuna bermatzeko obrak abiatuko ditu zubiko bidegurutzean, geldileku bat sortuz autobus geltokiko ondoan eta espaloiak oinezkoen segurtasuna bermatzeko.

Lanak iraganen dira 2020ko urriaren 19tik 2020ko azaroaren 26ra.

 

948 departamendu errepideko segurtasun-antolaketa

948 departamendu errepidean zirkulazio segurtasunaren bermatzeko dauden plastikozko balizak kenduak izanen dira eta erdiko-irlatxo batez ordeztuak.

 

Tren geldilekuko hurbileko gune intermodala

Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuak 2020ko agorrilaren 4an, tren geldilekuko hurbileko gune intermodalaren egiteko hasi zituen obrak, azaroaren 13an bururatuko dira.

Zure gogo onaz eskertzen zaitugu.