Kantaldi Gurashow – Sumente (corses)
2025/03/29
Ekitaldi nabigazioa
Egun on deneri,
2025eko martxoaren 29an, larunbata, Ortzaize/Arrosa eskola publikoak kantaldi bat antolatzen du!
18:00etatik 20:00etara, « GURA Show » eta « SUMENTE » korsikar taldea errezibitzen ditugu Ortzaizeko elizan.
Haurrek aktiboki parte hartuko dute ekitaldi horretan, Sumente taldearekin kantatuz!
Ondotik, talo gau bat proposatzen dizuegu ezker paretan. Zuen presentzia espero dugu!
Zure lekua erreserbatzeko, hemendik aitzina gure salgune batera joan zaitezke:
– Irisarri > Baigura farmazian
– Ortzaize > Menta liburu dendan
– Arrosa > Posta agentzian
– Baigorri > Frontoiko tabernan
– Garazi > Paris epizerian
Edo Helloasso plataforman:
https://www.helloasso.com/associations/ape-osses-arrosa/evenements/kantaldi
Kantaldia baino lehen ere eros daitezke txartelak.
Prezioak:
– Helduentzat : 12 €
– 12-16 urteko haurrentzat: 6 €
– -12 haurrentzat : urririk
Zatozte momentu goxo bat pasatzera!
Ortzaize eta Arrosa eskola publikoko burasoen elkartea
L’équipe de l’APE Ossès / Arrossa