Euskararen Urtaroa Azaroaren 14tik 30rat iraganen da aurten.
Herriko etxe eta elkarteen laguntzarekin, ehun bat hitzordu muntatu dira : ekonomia garatu, filosofiaz solastatu, gure bazterrak miatu, bertsoak gozatu, jaki berriak jastatu.. ororen buru, denetarik egin baitezakegu euskaraz.
Bi aste hauetan beraz, Iparraldeko plazetan, euskara jasta, bizi eta goza !