Euskararen ikastea helduentzat

Obratzen duen hizkuntza politikaren baitan, Euskal Hirigune Elkargoak, hirugarren aldiko, helduak euskalduntzera sentiberatzeko komunikazio kanpaina antolatzen du.

Euskararen Erakunde Publikoarekin eta euskara ikasteko formakuntza egiturekin partaidetzan antolaturik, agorrilaren 24 honetan abiatzen da eta hilabete bat iraunen du.

Datu soziolinguistikoek erakusten dute kasik euskaradunen erdiak 50 urte baino gehiago dituela. Bestalde, lehen mailako irakaskuntzako ikasleen % 41k hezkuntza elebiduna jasotzen du, eta azken urteetan etengabe emendatzen den kopurua da. Baina, bien artean, hau da, 25-49 urte artekoen baitan, %16 baizik ez da euskalduna. Ondorioz, euskara lurraldean biziarazteko eta euskararen transmisioa bermatzeko ezinbestekoa da jende multzo honek euskara bereganatzea.

Interesatuentzat, web gunea : http://www.japprendslebasque.com.