Irailaren 1etik 30era, bigarren urtez segidan, komunikazio-kanpaina zabala abiatzen du Euskal Elkargoak, helduek euskara klaseetan izena eman dezaten ikasturte hastapenean.
Datu soziolinguistikoek erakusten dute kasik euskaradunen erdiak 50 urte baino gehiago dituela. Bestalde, lehen mailako irakaskuntzako ikasleen % 41k hezkuntza elebiduna jasotzen du, eta azken urteetan etengabe emendatzen den kopurua da. Baina, bien artean, hau da, 25-49 urte artekoen baitan, %16 baizik ez da euskalduna. Ondorioz, euskara lurraldean biziarazteko eta euskararen transmisioa bermatzeko ezinbestekoa da jende multzo honek euskara bereganatzea.
Interesatuentzat, web gunea : http://www.japprendslebasque.com.