Euskal Herriko eguzki kadastra Euskal Hirigune Elkargoak proposaturik den lineako tresna bat da eta Euskal Herri guziko etxebizitza eta eraikinen teilatuek duten eguzki energia ekoizpen potentziala ezagutzeko egina da.
Zenbat klikaz, eguzki panelen ezartzeak zenbat gostako zauzuen, baita inbestimenduaren zor kitatzeak zenbat iraunen duen estimatzen ahal duzue. Azkenik, zenbat energia ekonomia egiten ahalko dituzuen jakiten ahalko duzue ere.
Kadastrak zuen proiektuan urrunago joateko aterabideak proposatzen ditu ere : zuen urrats desberdinetan lagunduko zaituen plataforma batekin harremanetan sartzea baita obrak egiteko baimenduak diren profesionalekin ere lotura egitea.
Xehetasun gehiagorentzat, horra zer webgunera joan behar den : communaute-pays-basque.cadastre-solaire.fr/.
Gehigarri gisa, horra kadastrari buruzko bideo baten lotura : https://www.youtube.com/watch?v=55XA5DOuyFw