Otsailaren 24an, astelehena, Etxeberria estreinatua izan da Arrosan. Herriak etxea erosi zuen 1999an eta TLEPari itzuli. Domofrance alokatzaile sozialak 1950eko hamarkadako eraikin hori zaharberritu du. Laborantza-lurrik baliatu gabe, Elkartasunezko Alokatze Kontratu Errealeko (EAKE) 3 bizitegi programa bat ezarria izan da salgai. Baigorri-Garazi eskualdeko 3 bikote gaztek jabe izateko aukera baliatu ahal izan dute.
Zenbait alderditik eragile izan direnak zeuden estreinaldira, hala nola Beñat Arrabit auzapeza eta bere axuantak, Iñaki Etchaniz diputatua, Annick Trounday departamenduko kontseilaria, Francis Stéphan Domofrance erakundeko zuzendari nagusia, baita Arnaud Portier Ipar Euskal Herriko TLEParen lehendakaria eta Euskal Elkargoko zerbitzuak ere.
Zaharberritzearen kalitateaz eta tokiko eskulangileek egindako lan bikainaz gain, hitz hartze guziek barnealdeko gazteei bizitegia erosteko helgarritasun arazoa konpontzeko aterabide bat proposatzen duen lan mota horren garrantzia azpimarratu dute.
Arazo latz hori lehentasunezko finantzabide batez sustatu beharreko larrialdi gisa hartu behar da. Halaber, elkarlan partekatu bat, politika irmo eta ausart bat eskatzen ditu egoerak, baita mota anitzeko aterabide eta baliabide desberdinak proposatzea ere. Arazo horiek argi zituzten denek, Etxeberriaren jabaldura lagun, gaztetu den baxenabarreko eraikin ederra.