2019ko abenduaren 15etik goiti, ordutegi berriak indarrean izanen dira Baiona – Garaziko trenbidearentzat.
Ordutegi horiek bereziki egokiak izanen dira kostaldera doazen langile eta istudiantentzat.
Baionan heltzean, autobus loturak antolatuak izanen dira geltoki aitzinean, lan tokietara edo ikastegietara eramateko.
Adibidez, Arrosatik lehenbiziko abiatzea 06:43tan izanen da (astelehenetik ostiralera) Baionan 07:36tan heltzeko.
Arratsetan, bi abiatze Baionatik:
– Baionatik abiatzea 17:09tan – Arrosara heltzea 17:59tan
– Baionatik abiatzea 18:26tan – Arrosara heltzea 19:21tan
Urepele eta Arrosaren arteko Kintoa Mugi joan-jinkariaren tenoreak, trenaren ordutegiari egokituak izanen dira bai eta Alduden lanean ari diren langileei.
Asteroko harpidezaren prezio : 27,70€
Hilabeteko harpidezaren prezio : 85,40€
Empleagatzaileak hartzen du horren erdi prezioa bere gain.