Otsailaren 15a eta maiatzaren 1aren artean dira listor eme sortzaileak beren gordelekuetatik ateratzen kolonia berri baten eraikitzeko: kafira egiten dute, arroltzeak erruten eta harrak hazten.
Hibernaziotik ateratzen direlarik dira listor eme sortzaileak hobekienik zepoan harrapatzen.
Listorrak ez daitezen sobera heda, iaz bezala gomitatzen zaituztegu, zepoak zure etxe inguruan ezartzera, zuen baratzetan, zuen sagardietan.
Zeporatze batek ongi eramana izateko, kolektiboa izan behar du !!