Urte hastapenean, trinketeko atearen irekitzearen kudeatzeko bide berri bat plantan ezarria izan da. Gidaritza sistema berria GILTZA enpresak kudeatzen du orain.
Erabiltzaile guztiek kontu berri bat sortu behar dute.
Ondoren, zure kontuaren sortzeko eta tarte baten erreserbarendako 2 azalpen fitxa aurkituko dituzu, baita trinketearendako aplikatuak diren prezioak.
Zure kontua sortu ondoan, zure lehen konexioan, garrantzitsua da zure fitxa osatzea, ondotik alokairu prezio egokiak ezarri ahal izateko.
Prezio bereziak baldin badituzu (adibidez, 18:30ak arte doan Arrosatarrentzat, herriko elkarteak, klubak…), eskertzen dizut herriko etxera hurbiltzea, zure erabiltzaile kontua parametrizatzeko.
Erreserbak internet bidez edo GILTZA 2 aplikazioaren bidez egin daitezke eta ordainketa zuzenean online egiten da erreserban (kasu berezietan izan ezik)..
Kontuz, trinketerako sarbidea digikodaren bidez egiten da beti, baina kodea aldatu egiten da erreserba berri bakoitzean.
Zuen esku gelditzen gara edozein informazio edo erabilpen arazorentzat.
ERRESERBA EGITEKO
Giltza-GuideCreationCompte_2025-02