Gure herriko bestak formatu normal batean bizi ahal izan ditugu atsegin handiz.
Ostiralean, zikiro gozo bat jan genuen, Patxa Mama taldeak alaiturik.
Larunbat arratsaldean, 16:00etan animazio bat proposatua izan zen haurrentzat eta adinekoentzat. Ondotik, pintxo/burger gaualdia eta bururatzeko, Frikun taldearen kontzertua eta Koloka taldearen dantzaldia.
Igandean, gazteek prestaturiko herri-bazkaria iragan zen Airoski bandak alaiturik. Ondotik, ontsa irri egin genuen auzoalde-arteko jokoekin eta bestak amaitzeko, dantza jauziak izan genituen Ritamutxiko taldeak emanik. Bururatzeko, talo eta xingar on bat besta komiteko gazteen musika animazioarekin.
Txalo bero bat, egin ahala arizan diren gazteei, komitean sartu berrien laguntzarekin. Datorren urteko bestak arte!