Zertan da proiektua ?
Berriz ere heldu zaiku arbol fruitudunetaz okupatzeko garaia. Hainbat urte lehenbiziko ondoak landatuak izan zirela orain (Etxerrian eta Villa Anna-n), Geltoki ondoan landaretegian hartu duten gerezi ondo batzuk baita ere mertxika ondo eta aranondo txerta-ondo berriak lurrean ezarriak izan dira Gureako landan. Txerto berrien beha dira orain !
Arduradun taldea bildu eta, 5 urratsetan eginen zela artatze lana eta horra hemen eginmoldearen proposamena :
- 2021-ko maiatzaren 8an, jadanik landatuak izan diren arbolen oinetan, artilea lekuan ematea: horrek, arbol ondoen azpian behar den hezetasuna mantentzen laguntzen du, baita ere belarra mozterakoan, azaletik sobera hurbiltzea saihesten du. Hitzordua 9etan gaineko plazan.
- Udan, jadanik landatuak izan diren arbolen itzulia eginen da, sagar / aran / mertxika mota zoin diren jakiteko.
- Heldu den neguan, txerto berrien biltzea eginen da duela zenbat urte etxez-etxe ibili ginelarik aipatuak izan ziren mota desberdinen biltzeko. (Gabriel Durruty-ren laguntzarekin)
- Heldu den udaberria aintzin, txerto berri horiek, txerta-ondoen gainean txertatzen ikasiko dugu. (Gabriel Durruty-ren laguntzarekin)
- Urtean behin, Gabriel Durruty-ren laguntzarekin, arbol fruitudunen mozteko teknikak ere ikasiko ditugu.
Maiatzaren 8ko goiz horretan hurbiltzen ahal zirezte beraz proiektu horretan interesa baduzue. Goiz hartan etortzen ahal ez bazirezte, horra Jean Sanglar-en telefono zenbakia 06 82 09 41 44, xehetasun gehiago jakin nahi badituzue.