Ipar Euskal Herri Aturriko Mugikortasunen Sindikatuak eskola garraioei buruzko antolamendu berriak lekuan eman ditu 2025eko eskola sartzearen karietara.
Jakinarazten dizuegu ondoko gaiei buruz dituzuen eskaera guziak igorri behar dizkiguzula Herriko Etxerat 2025ko ekainaren 15a aitzin :
- eskola geldileku berri baten sortzea dagoen linea batean,
- jadanik dagoen linea baten ibilbide aldatzea.
Zuen eskaerak aiseago eta lasterrago aztertzeko, eskertuko genizueke zuen eskaeran honako hauek adieraztea :
- ikasle(ar)en izen-deiturak
- honen edo hauen bizilekuaren posta helbide osoa,
- honen edo hauen ikastetxearen izena,
- zein lineaz edo lineataz ari zareten.
Eta eskertuko genizueke ere plan geolokalizatu bat juntatzea, ikaslearen bizilekua eta nahi lukeen geldilekuaren kokapena argi eta garbi adierazten dituena.
Ipar Euskal Herri Aturriko Mugikortasunen Sindikatuak egin duen eskola garraioari buruzko araudia aurkituko duzue mezu honen segidan.