Departamendua azkarki hunki duen, baita etxaldeak ahuldu dituen idorte larria ikusiz, (batzuk ere, lekuka oraino ahulduagoak izan dira horma edo hormarekin), Pirinio-Atlantikoetako Laborantxa Ganbarak eta DDTM zerbitzuek laborantza larrialdi egoera aitortzeko zenbat hilabetez lanean ari izan dira.
Joan den abendoaren 9an, “Comité National de Gestion des Risques en Agriculture (CNGRA)” egiturak onartu du gure departamendua idorte larrialdian izatea, galtze heina 3 zatitan banatuz:
- Euskal Mendi eremua : % 49-ko heineko galtzea.
- Ipar-Ekialdeko eremua (45 herri) :%32-ko heineko galtzea.
- Departamenduko ondarra: %42-ko heineko galtzea.
Hastapenean finkatua zen %28-rako heina, azkenean %35-era diruztatzeko heinaren goratzea lortua izan da ere.
Laguntza horren ez du galtzeak suposatzen duen kalte guziaren heina segurki ordezkatuko, baina hatsa hartzeko urrats bat izanen da laborari batzuendako han artean.
Laguntza horren ukaiteko, zer urrats egin behar litaike ?
Urrats horiek osoki interneten bidez egin beharko dira. Webgunea 2023-ko urtarrilaren 16tik, martxoaren 16ra ideki izanen da.
Etxaldeburu bakoitzak bere aldetik diru eskaera hori egiten ahalko du TELECALAM webgunearen bidez : https://www.mesdemarches.agriculture.gouv.fr/demarches/exploitation-agricole/demander-une-aide-pac/article/demander-une-indemnisation
Xehetasun gehiagoren ukaiteko edo txosten horren osatzeko eskukaldi baten beharra balitz, Pirinio-Atlantikoetako Laborantza Ganbararekin harremanetan sar zaitezte.