“Artizar” (“artzainaren izarra” erran nahi duena) izeneko diska berriaren ateratzearekin batera du Kalakan taldeak urtemuga hori beteko. “Iparra ez galtzeko ardatz segurra, aspaldi gure buru gainean den erreperio bat”: hirukoteak oraindik eta betiko erran nahi horri loturik egon nahi du.
Horretarako, Euskal Herri barnekaldera lan egitera itzuli nahi izan du taldeak, erroetatik hurbil. Senperekoa, Hazparnekoa eta Arrosakoa, Kalakan azken herri horretara zakuak pausatzeko hautua egin du, haien bidea aintzina segitu ahal izateko, herritarrek eskaini ongi etorriari esker sustut. Arrosatarrei eta Iparraldeko herritarrei haien diska eta duen giro berria ezagutarazteko xedearekin, diska berri honi dedikatua den lehen kontzertua Arrosa Arpean, Uztailaren 31an, aratseko 6etan antolatua izanen da.
Euskal kantaren inguruan beti oinarritzen den musika giro bat da, perkusio eta soinu modernoekin nahasia. Jamixel, Bixente eta Xanek obra berri honetan zenbat sorpresa eskainiko dauzkigute.
Zatozte leku berezi batean horien entzutera, kanpoan, Arpeako leku xoragarrian !